Maite dugu Euskal Eskola Publikoa.

anitza, kalitatezkoa, berritzailea, parte hartzailea, doakoa, denona, solidarioa, herriari lotua, inklusiboa, demokratikoa, berdintzailea, euskalduna… delako.

***

20 urte pasa dira gurasoen elkarteak aurreneko jaia ospatu zutenetik, Lasarteko hipodromoan hain zuzen ere. Oraingoan, Bilbo hiri handiak hartu dau horren lekukoa 20. jaiarako. Bilboko Arenala goiz goizetik arratsalde gau parte arte  bete beterik egon zen. Umeak eta nagusiak , bertakoak eta hainbat herrietatik etorritakoak, inurriak bezala bete egin zuten Bilboko bihotza.

Euskal erromeria Arriaga plazan

EUSKARA PARRA PARRA A ZER NOLAKO ZAPARRADA!!!

Ez, ez zuen euririk egin. Bero , bero handia Bilbon. Baina ume eta guraso euskaldunak txirimiri bezalaxe euskaraz busti zuten Bilbo erdia. Euskaraz jolastu, kirola egin, dantzatu, bizi… gune batetik bestera, geldi ezinean ibili ziren, prestaturiko ekintzatan parte hartuz.

Giro ederra ba Bilbon atzo, ekainaren 5a, Eskola Publikoaren jaia dela medio. Euskara umeokin batera kalera, plazara atera zen eta… , euskarak, urak uholdetan bezala,  gainezka egin zuen Bilboko Arenalean.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: