Nire eskola: Eskola Publikoa!!!

Igandean, Bilbon (Arenalean)  badugu zer ospatzerik: gure eskolaren jaia.

Gogoan dut nire txikitako eskola (Arkotxakoa). Txikia zen hura. Bi gelatan, neska eta mutilak banandurik,  batera geunden adin guztietako umeak. Liburu gutxi, koadernotxoren bat, arkatza eta borragoma bat, besterik ez.

Etxetik eskolara oinez, gimnasiarik ez, errekreoan esne beroa. Horren zaporea mingainean daukat gaur.

Ordenagailua: gure burua. Horren pantaila digitala: pizarratxo bat, kontuetarako batez ere. Kontua bukatu orduko edo okertzekotan, klik!, ezabatu behar. Trapu bat hartu eta eragin!.

 Mundua, zientzaren lehenengo ezagupenak giza entziklopediatik ikasi genituen. Berba egiten zuen entziklopedia, Isabel izenekoa: gure maistra maitea!. Haren ahotik heltzen zitaigun informazioa belarrietara. Inportantea zen oso, gaur egun bezala, hori dana gordetzea. Horretarako belarri bat estali behar genuen, bestetik sartutakoa atera ez zezan. Klik! gordeta!.

Gogoan dut “Doña Isabel Etxeandia”, maitatu gintuen maistrak. Bihotz haundikoa, “Doña Isabel”, amona gurea!.  

Letra txarrik ez zen onartzen, kaligrafia landu behar. Taulak buruz ikasi. Ibaiak, mendiak, herrialdeak, golkuak eta lurmuturrak…gero, bizitzan, milaka gauza ikasi behar izan ditut. Asko… geroago  ahantzi!. Baina han, eskola txiki hartan pertsona izaten irakatsi zidaten lehendabiziz. Eskerrik asko!!!

Gaur egungo eskolaz, zer?. Haundia, haundiegia, nire ustez. korapilatsuagoa, dudarik gabe. Korapiloa askatzea, aurrera egitea, umeak ( mundu ero honetan) pertsonak izaten laguntzea, egunez eguneko beharra dugu.

 Aurrera ba!!! lanari ekin!!! amorerik ez eman!!!

 Maitasunez, maitasunik gabe ezerk ez baitauka zentzurik.

*******

Igandean Bilbon elkar ikusiko dugulakoan… ondo izan!

 

Anuncios

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: